Englisch request for "Forjarien kanta"
Help translate from Baskisch (modern, Batua) to Englisch song Forjarien kanta by Oskorri
Requested by:
KitKat1
on 30 Sep 2021 - 01:11
KitKat1
on 30 Sep 2021 - 01:11 Originaltext
Baskisch (modern, Batua)
Übersetzung
Englisch
Forjarien kanta
Gaur forjariak lana utzirik
gatoz guztiok kalera
labeak oso itzaldu eta
protesta bat egitera.
Mailu burdinak bóta ditugu
hantxe bertan bazterrera
ez dugu nahi berriro ere
toki hartara lanera.
Dinbili, danba! gau eta goiza
seu eta keen artean
sosegu eta deskantsu gabe
geure buruen kaltean,
horrexegatik lanak utzirik
gatoz guztiok batean.
Gora, bai, gora beti, gora forjaria!
langile trebe zintzo da mailukaria.
Lurpera, bai, lurpera beti nagusia!
ez digute egingo nahi duten guztia.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.
Hiru babarrun jateagatik
horrenbeste neke, pena,
erdi ustelik aurkitzen dute
forjariaren barrena,
gure kontura egiten dute
nagusiek nahi dutena,
gure lepotik gizentzen dute
bere faltrikara dena.
Oso goizetik lanean hasi
su eta keen artean,
dinbili, danba! gelditu gabe
guztiz ilundu artean,
arropa denak puskatzen eta
osasunaren kaltean.
Ez badigute guru jornalik haunditzen
berriro gu ez gara lanera bihurtzen,
arrazoiz gehiago badugu eskatzen
ez gaituzte inola hoiek ikaratzen.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.
Anmelden oder Registrieren, um zu übersetzen
KitKat1
submitted on 30 Sep 2021 - 01:11














