Orijinal şarkı sözleri
Baskça (diğer diyalektler)
Çeviri
Katalanca
Itzulera
Mendikate honek lotuta...
Zurekin mintzo direla diote xoriek
Esan zer kantaegin dizuten?
Zein gertu gauden sentitzen al den Amaiurren?
Hori diote Baigorrin ere mugalari hoiek
Mendikate honek lotuta
Zure zauria nirea da
Ta kantu hau biona
Erkidetasunaren bozeramaile
Xoriak mugaren bestalde
Jantzia dute oinu dotorez Gaztelugatxe
Ta estali dute Larrun bera ere kantu lirainеz
Mendikate honek lotuta
Zurе zauria nirea da
Ta kantu hau biona
Itsasargia testigu da
Zeuen urratsa geurea da
Ta itzulera denona
Eta ez al gara xorieri mintzo diren xoroak izango, betiko?
Zuhurrago gara izango xoriekin mintzatuz gehiago, gehiago...
Mendikate honek lotuta
Zure zauria nirea da
Ta kantu hau biona
Itsasargia testigu da
Zeuen urratsa geurea da
Ta itzulera denona
Çeviri yapmak için giriş yapın ya da kaydolun
Iris translates
submitted on 27 Ara 2022 - 19:28















