Album:
Paloma - Single (2020)
Testi originali
Italiano
Traduzione
Basco (moderno, Batua)
Paloma
Usoa
De Palma
Anitta
Esaidazu oraingo guztia dirudien bezalakoa dela
gure bizitza lehen izan zenera bueltatu dela
eta leihotik kanpora begiratzen badut
eguzkiak biraka dabilen mundua berotzen du oraindik
eta zu melodia hori bezalakoa zara
gau eta egun zaitudalako buruan, eta ez zoaz
esaidazu nirea zarela hala eta guztiz ere
nostalgia guzti honi izen bat eman nahi diot eta
Deitu gaur gauean
haizeak zure ahotsa ekartzen du honaino
"Usoa" abesten kaleetatik, Medellinen bezala
Ez du axola
nire izena dakien abesti bat bada
Zer axola du
gaua oraindik luzea bada
Egunsentiaren zain nengoen
Zure zain
Eh eh eh
Bakarrik ikusi zaitut hor
Eta nire buruari galdetu diot horrelako neska polit bat maitemindu egiten den
auzo hartako eraikinen artean jaio den batez
baina dena esan didazu hitz bakar bat esan gabe
eta barkaidazu azkar banoa
Kaixo laztana, dantza egin nahi gaur gauean?
Bihotza buruz behera jartzen sentitzen dut
eta ez ditu inoiz horren taupada indartsuak egin
Deitu gaur gauean
haizeak zure ahotsa ekartzen du honaino
"Usoa" abesten kaleetatik Medellinen bezala
Ez du axola
nire izena dakien abesti bat bada
Zer axola du
gaua oraindik luzea bada
Egunsentiaren zain nengoen
Zure zain
Eh eh eh
Nahikoa da segundu batez bakarrik ukitzen banauzu,
itsaso bortitza lasaitu egiten da
zure begiak nahi ditut mundua ikusteko
eta zure ezpainak ahazteko, uebe
Nirekin eraman nahi zaitut
gure beldur batek ere
minik egingo ez digun tokira
Ez du axola
nire izena dakien abesti bat bada
Zer axola du
gaua oraindik luzea bada
Egunsentiaren zain nengoen
Zure zain
Eh eh eh
De Palma
Anitta
Juuleenn08
submitted on 22 Gen 2022 - 01:25

Give a shoutout to Juuleenn08





